Gero eta gertuago dago ekainaren 20a, Gure esku dago eguna. Malerrekako gure esku dago burubelarri dabil lanean. Aurten herrika banatu da lantaldea eta talde berean daude Ituren, Aurtitz eta Zubieta, dagoeneko lanean eta bilerak eginez. Aurkezpenak ere herrika egiten hasiak dira. Hain zuzen, Aurtitzeri dagokionez, elkartean aurkezpena egin zuten urtarrilaren 18an arratsalde partean. Oso gustora ibili ziren aurkezpenean, berotasunean sartu ziren txokolateakin eta aurkeztu zuten egitasmoarekin ere.
Itureni dagokionez, datorren otsailaren 8an eginen dute eguerdi partean, egun horretan plazan otsaileko Artisau eta lanbide azoka burutzen ariko dela probextuz.