Eguberriak akitu orduko inauteriak ere pasatuak

Mattin LARRALDE 2015eko urtarrilaren 22a

Mozorroak ere ikusi dira inauterietan. Mattin LARRALDE

Larunbat honetan eginen dituzte kontuak

Eguberrietako bes­tak pasa berriak izanda ere, Elgorriagako inauteak ere ospatu berri dituzte. Urtarrilaren 16an, ortziralean, he­rriari buelta eman zioten trikitilariekin eta ondoren afaria izan zuten Herriko Ostatuan. Gero, noski, ortziral arra­tseko bestak segitu zuen larunbat goizeko ordu ttikiak arte.
 
Ilbeltzaren 17an, larunbat goizeko gosariaren ondotik, puxkak bildu zituzten herrian barna eta gero bazkaldu egin zuten gazteek Hilarionen. Arratsaldean mozorro desfilea egin zen eta hori akituta zozketa. Gero, urteroko ohiturari eutsiz, gazteek goizeko eskean lortzen duten arraul­tzak, txistorra eta urdai­azpikoa eskaini zioten herritarrei, berendua egiteko. Arratsean afaria izan zen Hilarionen eta larunbateko ospakizunak akitzeko, akordeoiaren musika herriko ostatuan.
 
KONTUEN EGUNA HILAREN 24AN
Heldu den larunbatean, urtarrilaren 24an izanen da kontuak egiteko eguna, inauteei akabaila emateko. Arra­tsaldez mus txapelketa izanen da urtero bezala eta ondotik, kontuak egiteko afaria.
 

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun