Sanfilippo eta AEA gaitzen ikerketa bultzatzeko ekimenekin abiatu dute urtea Errekak, guraso elkarteek, merkatariek eta ume eta gaztetxoek.
Erreka elkartea, adibidez, AEA eritasuna ikertzearen alde busti zen Bear-Zana pilota plazan. Kasinoko balkoitik botatako baldekadekin busti ziren azpian zeuden korrikalari, txirrindulari, judoka, mendizale eta abarrak. Elkartasun hori tantaz tanta diru ere bihurtu zen eta ekarpen polita egin zaio gaitza behar bezala iker dadin. Errekak Baztango Bertan elkartetik hartutako lekukoa, Doneztebeko udala, Mendi abesbatza eta Laxoa elkarteari pasatu die orain.
Stop Sanfilippo Fundazioari ekarpen ederra
Mendaur eta Erreka guraso elkarteek Sanfilippo gaitzaren aldeko ikerketa ahalbidetzeko zine emanaldi berezia antolatu zuten eta ekarpen honi bertze bi gehitu zaizkio. Merkatariek ere eguberrietako zozketan eritasun hau izan zuten gogoan eta txistorradan bildutako dirua ekimen honen alde bideratu zuten. Eta ez hori bakarrik, urtarrilaren 1ean ume eta gaztetxoek urtatsekin bildutakoa ere elkartasun keinu bihurtu zen. Aipatzekoa da ekimen guzti