Olentzeroren antzera, Erregeek ere ibilaldia egin zuten herrian. Aipatzekoa da gaurgero 20. urtea dutela Meltxor, Gaspar eta Baltasar erregeek herria bisitatzen dutela. Aurten, berrikuntza moduan, erregeei eliz atarian jarri beharrean beraien eserlekuak elizaren barrenean jarri zitzaien. Jaiotza biziduna ere barrenean egin zen. Meza entzun zuten errege eta bertaratutako guztiek eta ondotik haurrek erregeei eskutitzak eta muxuak emateko aukera izan zuten. Jendetza hurbildu zen elizara.