Binakako ajoarriero lehiaketa egin dute lehen aldiz

Maider PETRIRENA 2015eko urtarrilaren 22a

Sunbitek antolatua, zazpi bikote bildu zituen

Sunbite elkarteak I. Binakako ajoarriero txapelketa antolatu zuen abenduaren 27an. Honekin batera goiz partean Mendaurrera joateko aukera zegoen baita haurrek aurpegia pintatu eta puzgarrietan ibiltzeko ere. Ajoarriero txapelketan 7 bikote aurkeztu ziren eta irabazleak Jexux Mari eta Mari Paz izan ziren, bigarrenak Nagore eta Amaia eta hirugarrenak Bidane eta Irati. Epaimahaian Angel Mariezkurrena, Loli Gandara eta Arantxa Ibarra egon ziren. Horrez gain tokiko produktuez beteta zare eder bat zozketatu zen eta Urristibileko Juana Mariri egokitu zitzaion. Zorionak! 
 
Prestatutako ajoa­rrieroak dastatzeko aukera izan zuten Ulibel­tzak elkartean eta ondotik arratsalde partean, trikipoteoa izan zen.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun