Baztango Udalak eta Bortziriak eta Malerrekako Mankomunitateek zonaldeko etxe guztietara bidali den egutegia prestatu dute aurten ere. Bertan Hondakin bereziak biltzeko dituzten garbigune mugikorreko ibilaldiak jakitera ematen dituzte eta baita Hondakinen inguruko bertzelako informazioa ere:
- Traste haundien bilketa zerbitzuko telefonoa.
- Konpost kanpainetako datuak.
- Auzo-konpostaguneen kokapenak.
- Arropa edukiontzien kokapenak
- Bilketa datuak.
- Zein edukiontzira bota behar den hondakin mota bakoitza.
- Bertze sentsibilizazio kanpainen inguruko informazioa.
- Telefonoak, etab.
Lehenbiziko zozketan 7709 zenbakia saridun
Gainera, ale bakoitzak zenbaki bat du urtean zehar hainbertze zozketa eginen baitira. Aurten hiru hilabetero eginen dute zozketa eta guztira eskualdeko dendetan gastatzeko 300 euroko 4 erosketa txartela banatuko dituzte.
Hau da lehenbiziko hiru hilabeteko zenbaki sariduna: 7709. Saridunak Bortzirietako Mankomunitatera deitu beharko du martxoaren 31 baino lehen (948 63 52 54).