1.184 langabeturekin akitu zen urtea

TTIPI-TTAPA 2015eko urtarrilaren 22a

2013ko abenduan baino 213 guttiago

2014. urte bukaeran 1.184 langabetu zeuden Doneztebeko Enplegu Bulegoan izen emanak, azaroan baino baino bat guttiago. Azkeneko hiru urte bukaerei erreparatuta daturik baikorrena da, erraterako, 2013 urte bukaeran baino 213 langabetu guttiago baitira, baina, aldi berean, 2010eko urte bukaeran baino 54 gehiago dira oraindik. 
 
Adina eta sexuari dagokionez, 25 urtez goitiko gizasemeen artean 574 lagun daude langa­bezian, azaroan baino 8 gehiago. Adin tarte horretako emakumeen artean ere azaroan baino 8 gehiago daude langabezian (508). Beraz, gazteen artean jau­tsi da langabezia: 25 urtez beheitiko gizasemeen artean  9 lagun gu­ttiago daude langabezian (61) eta azaroan baino 8 emakume gu­ttiago (41).
 
Zerbitzuen arloak segitzen du langabe gehien izaten, eta abenduan, gainera, zortzi gehiago pilatu ditu (808). Indus­tria arloan, aldiz, 8 langabetu guttiago daude (159). Eraikun­tzan, berriz, 7 langabetu gehiago daude, 129. Nekazaritzan  ere 5 lagun gehiago daude lanik gabe (31), eta aitzinetik lanik egin ez dutenen artean 13 guttiago daude langabezian (57)
 
2014AN ZERBAIT HOBETU DA EGOERA BELTZA
2013. urtea 1.397 langabeturekin bukatu ondotik, 2014ko urta­rrila berriz ere ilbeltza izan zen eta 98 lagun gehiago izan ziren langa­bezian, 1.495. O­tsailean 1.462ra jautsi zen (-33); martxoan 1.446ra jautsi zen (-16); apirilean jautsiera nabarmenagoa izan zen eta 1.342 zeuden lanik gabe (-104); maiatzean 1.279 (-63); ekainean 1.177ra jautsi zen (-102); uztailean 1.165 (-12); abuztuan 1.168 (+3); irailean 1.170 (+2); urrian kopururik onena, 1.156 langabeturekin (-24); azaroan 1.185 (+29) eta abenduan bat gu­ttiago.
 

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun