Ilbeltzaren 23tik 25era, ortziraletik igandera ospatuko dituzte Sunbillan inauteriak. Ezagunena igandeko karrozen desfilea bada ere, hori bestaren akabaila bertzerik ez da izanen. Aitzinetik, ortziral goizean gosaldu ondotik baserriz baserri ibiliko dira gazteak eta emakumeen afaria eginen da. Larunbatean ere eskean segituko dute eta gazteen afaria izanen da. Igandean, karrozen desfile handia eta bazkaria.
Ilbeltzak 23, ortzirala
09:00etan gazteek gosaria Ariztigain kanpinean. Ondotik 2 taldetan banatu eta baserrietara joanen dira, Modesto eta Beñat akordeoilariekin. Bazkaria Ixtola eta Exkernekobordan.
17:00etatik 20:30era herriko haurrentzako txokolate beroa eta disko jaia frontoian, Guraso Elkarteak antolatuta.
21:30ean eskean dabiltzanen afaria Itturburun.
Gauean Emakumeen afaria Ulibeltzak Elkartean eta afal ondotik sorpresa izanen da.
Ilbeltzak 24, larunbata
10:00etan Bustitz ostatuan gosaldu ondotik gazteak eskean ibiliko dira Beñat akordeoilariarekin. Ondotik bazkaria eginen dute Fondan.
17:00etatik 21:00etara umeentzako berendua eta disko jaia Ulibeltzak Elkartean.
Gauean gazteek afaria Elortxurin.
Ilbeltzak 25, igandea
11:00etan karrozen desfilea opilak, gaztainak, hezur salda, tortilla eta ardoa banatuko ditu Ulibeltzak Elkarteak ikusleen artean. Desfilea bukatzerakoan zozketa: zerria eta bildotsa.
14:30ean bazkaria Ulibeltzak Elkartean. Dantzaldia Santxotenaren eskutik.