Enpresak ez dio kontratua berritu Julen San Miguel erremontelari doneztebarrari

TTIPI-TTAPA 2015eko urtarrilaren 22a

Julen San Migueli kontratua ez berritzea ezusteko handia izan da. Maialen Andres

Zenbaitetan kantxan erakusten duen jarrerarengatik hartu omen du erabakia

Julen San Miguel doneztebarrari kontratua ez berritzea erabaki du Oriamendi 2010 enpresak, ohar llabur baten bidez jakinarazi duenez. Kontratua abenduaren 31n akitu zen. Enpresak dioenez, San Miguelek zenbaitetan kantxan erakusten duen jarrerarengatik hartu du erabakia, «ez gaude konforme bere portaerarekin eta horrek beregan konfidantza galtzea eragin du».

Julen San Miguel doneztebarrari kontratua ez berritzea erabaki du Oriamendi 2010 enpresak, ohar llabur baten bidez jakinarazi duenez. Kontratua abenduaren 31n akitu zen. Enpresak dioenez, San Miguelek zenbaitetan kantxan erakusten duen jarrerarengatik hartu du erabakia, «ez gaude konforme portaerarekin eta horrek beregan konfidantza galtzea eragin du».

Erremontearen munduak bizi duen garai zailaz jakitun da Oriamendi 2010 enpresa, «baina aurrera begira seriotasunez segitu nahi dugu, pilotazaleek joku ikusgarri hau gozatzea eta modu honetan, modalitate hau urte askoz segitzea».

Enpresaren erabakiak ezustea sortu du. Gaur egungo atzelari onena izateaz gain, buruz buruko txapelduna eta binakako azpitxapelduna da Julen San Miguel. Hala ere, Master txapelketatik kanpo utzi zuen enpresak, orain kontratua ez berritzeko adierazitako arrazoi beretsuak emanez.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun