Oizko Udalak sustatutako Hirigintza Plan Orokorra behin betikoz onartu du Nafarroako Gobernuak, Luis Zarraluqui sustapen kontseilariak sinatutako Foru Agind baten bidez. Planak, 45 etxebizitza berri eraikitzeko aukera ematen du, horietatik 8 babes ofizialekoak, gaur egun 157 bizilagun dituen herrian.
Planak gaur egungo herrigunea sendotzea proposatzen du eta zabaltzekotan, Elizalde-Etxondo aldera (ur biltegi zaharraren ondoan) eta Landatxipi aldera zabaltzea.
Etxebizitzak familia bakarrekoak edo bikoak izanen lirateke. Babes Ofizialeko etxebizitzei dagokienez, launa etxebizitzako bi bloke aurreikusten dituzte. Jarduera ekonomikorako, nabe ttikiak izanen lituzkeen industrigune berri bat ere aurreikusten du planak.