19. Korrika prestatzen hasteko batzordeak hasiak dira lanean

TTIPI-TTAPA 2015eko urtarrilaren 21a

Korrika prestatzen hasiak dira herriz herri. Artxiboko argazkia

Korrikaren aldeko materiala saltzen dute Elizondoko Kattalingorrin eta Urdazubiko Anastasin

Martxoaren 19tik 29ra Urepel eta Bilbo lotuko dituen 19. Korrika hurbiltzen hasia da jadanik eta horrekin batera Korrikaren inguruko aferak. Alde batetik Korrika Batzordeak eginen dituzte egunotan Baztan, Zugarramurdi eta Bortzirietan.

Martxoaren 19tik 29ra Urepel eta Bilbo lotuko dituen 19. Korrika hurbiltzen hasia da jadanik eta horrekin batera Korrikaren inguruko aferak. Alde batetik Korrika Batzordeak eginen dituzte egunotan Baztan, Zugarramurdi eta Bortzirietan.

Baztango 2. Korrika Batzordea

Noiz: Urtarrilaren 22an, ortzeguna, arratsaldeko 6etan

Non: Suinki euskaltegian

Urdazubi-Zugarramurdiko 2. Korrika Batzordea

Noiz: Urtarrilaren 23an, ortzirala, arratseko 7:30ean

Non: Zugarramurdiko Akelarre elkartean

Bortzirietako 1. Korrika Batzordea

Noiz: Urtarrilaren 28an, asteazkena, arratsaldeko 6:30ean

Non: Berako Beralandetan

Batzorde hauek lagundu nahi duen ororendako irekiak dira.

Bertzetik, arropa salgai duten bi Korrika denda daude Baztan-Bidasoaldean: Kattalingorri Elizondon (Arropa salgai dute abenduaren 19tik aitzin) eta Anastasi Denda Urdazubin (Arropa salgai izanen dute urtarrilaren 26tik aitzin)

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun