Frantzian egindako zibererasoak Nafarroako 70 udalen webguneak kaltetu ditu

TTIPI-TTAPA 2015eko urtarrilaren 21a

Tartean, Bera, Lesaka eta Baztango udalenak hackeatu dituzte ISISen aldeko mezuekin

Bera, Lesaka, Baztan eta bertze hainbat udaletako web orriak hackeatu zituzten urtarrilaren 20an. 'I love ISIS' eta islamiarren mezuak eta kantuak zituzten lehen orrian. Webgune hauek kudeatzen dituen Animsak aipatu duenez, 70 bat udal webguneei eragin zien bere serbitzaileari Frantzian egindako eraso informatikoak.

Baztan, Bera eta Lesakako udaletako webguneetatik mezu horiek ezabatu badituzte ere, oraindik ere ezin da udal webguneetan sartu eta animsaren webgunera bideratzen dute.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.

Egin TTIPI-TTAPAren lagun