2015eko martxoaren 19an Urepelen hasiko da euskararen aldeko lasterketa erraldoia eta hamaika egunez gelditu gabe, Euskal Herria zeharkatuko du hemeretzigarrenez, martxoaren 29an Bilbora heldu arte. Ibilbide horretan gure eskualdetik barna pasako da, martxoaren 20an eta 21ean, hain zuzen.
Martxoak 20, ortzirala
Martxoaren 20ko goizean Ainhoatik Dantxarinearako bidea hartuko du Korrikak, eta handik Urdazubira joanen da. Gero, Amaiurtik Elizondorako bidea hartuko du eta Iruritatik pasatu ondotik Almandoz aldera joanen da lekukoa, handik Iruñerako bidea hartzeko.
Korrikatik herri horietatik lekukoa ordu hauetan pasako dela aurreikusi dute: Ainhoa 09:25, Dantxarinea 09:45, Urdazubi 09:51, Amaiur 11:21, Elizondo 12:06, Irurita 12:23, Almandoz 13:37.
Martxoak 21, larunbata
Martxoaren 21eko arratsaldean Irun aldetik Berara ailegatuko da Korrikaren lekukoa eta Lesakarako bidea hartuko du, herrian barna Igantzira joateko. Etxalarrera jautsiko da gero eta Berarako bidea hartuko du. Ibardinen barna Azkainera joanen da eta Sara eta Senpere zeharkatu ondotik Baionarako bidea hartuko du.
Korrikatik herri horietatik lekukoa ordu hauetan pasako dela aurreikusi dute: Irun 13:11, Behobia 14:00, Bera 14:50, Lesaka 15:36, Igantzi 16:12, Etxalar 16:42, Bera 17:06, Ibardin 17:48, Azkaine 18:53, Sara 19:48, Senpere 20:37.
Korrikaren ibilbidea herriz-herri.
Korrika Batzordeak
19. Korrika prestatzen hasteko batzordeak ere hasiak dira lanean eta egun hauetan bilerak egiten ari dira. Atzo, erraterako, Baztango 2. Korrika Batzordea egitekoa zuten. Gaur, ortzirala, Urdazubi-Zugarrmurdiko 2. Korrika Batzordea eginen dute 19:30ean Zugarramurdiko Akelarre Elkartean. Bortzirietako 1. Korrika Batzordea urtarrilaren 28an, asteazkenean, 18:30ean eginen dute Berako Beralandetan.