Kolorez eta giroz beteta joan dira Sunbillako inauteriak

Maider Petrirena 2015ko urt. 26a, 09:18

Sunbillatik mugitu gabe Donostiako tanborrara aditzeko modua izan zen. Maider Petrirena

Igandeko karroza desfileak jendetza bildu du aurten ere

2015eko Sunbillako iñauteriak, kolore eta giroz beteta joan dira. Igandeko karrozen desfilearengatik dira ezagun inauteri hauek, baina ortziraletik hasita, asteburu osoan giro bikaina izan da. Ikusi argazkiak

2015eko Sunbillako iñauteriak, kolore eta giroz beteta joan dira. Igandeko karrozen desfilearengatik dira ezagun inauteri hauek, baina ortziraletik hasita, asteburu osoan giro bikaina izan da. Ikusi argazkiak

Ortziralean gazteek eman ziote hasiera gosari eder batekin Ariztigain Kanpinean. Arratsalde partean haurren txanda izan zen. Aurtengoan eskolako haurrek Kalderero gaiarekin hainbat kanta eta dantza ikasiz eman zioten herriari buelta, frontoian itzulia bukatuz. Gauean berriz, emakumeen txanda izan zen. 103 emakume Ulibeltzak elkartean elkartu ziren, hori bai gizonak sukaldean eta zerbitzari lanetan zituztela. Aurten hitu zerbitzari berri zituzten: Aritz Arriola, Mikel Arretxea eta Jon Anzizar, sukalde lanetan berriz, Florentino Guelbentzu, Juan Miguel Urroz eta Jexux Mari Jorajuria. Afari ederra jan ondotik sorpresaren txanda ailegatu zen. Nafarroako jotak izan zituzten Sunbillako Ulibeltzak Elkartean. Zoragarria izan zen prestatutakoa. Zorionak hemendik antolatzaileei.

Larunbatean berriz, gazteek herrian eskean ibiltzen dira. Arratsaldean berriz, haurren txanda izan zen Ulibeltzak elkartean.

Igandea, egun ederra izan zen, Karrozen desfilea. Hotza bai, baina neguko egun eguzkitsua suertatu zen eta horri esker, kolorez betetako goiza izan zuten Sunbillan. Betiko hiru karrozak eman zioten irekiera karrozen desfileari. Bertan 350 litro salda, 80 kilo gaztain, 1.800 arraultzen tortillak, 175 litro ardo, 40 kilo hirinakin eginiko taloak eta 10 gazta barra banatu zituzten ikusleen artean. Ondotik, zerria eta bildotsa urtero bezala desfilea bukatutakoan zozketatzeko eta segidan, Elutxa txarangak alaiturik Sanferminetako peñak Padilla toreatzailearekin, mendi errusiarra, Sunbillako unibertsitatea, martzianoak, Veneziako iñauteriak, tanborrada, martetxof, amerikarrak euskal etxean, sant-eroak, etab. Desfilearen ondotik, aipatu bezala, zozketa egin zen. Aurten 7.000 boleto saldu dituzte eta sariak herrian gelditu dira. Zerria Joxemi Petrirenaren etxera joan da. Bildotsa, berriz, Pako Altzugaraientzat izan da.

Ondoren Ulibeltzak elkartean bazkaria eta Santxotena akordioilariarekin musika. Honekin akautu dira 2015eko iñauteriak. Hurrengo urtean berriz.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu eta horretarako baimenak eduki behar dituzu. Sartu komunitatera!