Bertizko Partzuergoa desegitea erabakitzeko pisuzko arrazoiak daudela diote Malerrekako sei udalek

TTIPI-TTAPA 2015eko urtarrilaren 20a

Bertizarana, Beintza-Labaien, Donamaria, Ituren, Oiz eta Urrozek bat egin dute Baztango Udalaren erabakiarekin

Azkenengo egunetan Bertizko Partzuergoaren inguruan komunikabideetan zabaldutako iritzi eta datuen aitzinean, Bertizarana, Beintza-Labaien, Donamaria, Ituren, Oiz eta Urrozko Udalek bat egin dute Baztanek hartu duen erabakiarekin, «pisuzko arrazoiak izan baitira Bertizko Partzuergoaren disoluzioaren erabaki hau hartzeko».

Nahiz eta Baztango Udalak Osoko Bilkurako erabakia bertzeek baino lehenago hartu, eskualde mailan eremu publikoa zein pribatutik egindako hausnarketa baten ondoria izan dela ere azpimarratu nahi izan dute: «Eskualde mailan lan egiteko erakunde publiko-pribatu bakarra eta eraginkorra edukitzea da helburua eta, horretarako, bertze bide batzuk jorratu beharko ditugu, diru publikoa modu eraginkor eta arduratsuan erabiliz».

Sei udaletako ordezkariek igorritako idatziak dioenez, «Bertizko Partzuergoaren estatutuen arabera, nahiz eta udalek diru gehiena jarri, botoen banaketan ez dago gehiengorik. Aurrekontuak defizitarekin onartu izan dira, udal batzuen bozken aurka, defizita udalak bere gain hartzea planteatuz».

Partzuergoaren gabezi eta arazoei irtenbidea emateko, azken hiru urte hauetan hainbat udal lanean ibili direla ere gogoratu dute eta «Partzuergoaren egoera are makurragoa ez bihurtzeko hartutako erabaki gogorra, baina arduratsua izan dela uste dugu».

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.

Egin TTIPI-TTAPAren lagun