Urteroko batzarra egin zuen Doneztebeko Casino Elkarteak urtarrilaren 18an, igandean. Aurreko aktaren irakurketa eta onarpenaren ondotik, bazkideen bajak eta bazkide berrien proposamenak aztertu zituzten. 260 bazkide inguru ditu gaur egun Elkarteak.
Diru balantzea ere egin zuten eta egin diren obren zenbakiak eta azalpekan eman zituzten. Batzorde berria ere eratu zuten. Joan den urtetik Mari Jose Iribarren, Juan Telletxea eta Pablo Elizondok segitzen dute lanean eta, hain zuzen, Pablo Elizondo izanen da lehendakari berria.
Hauekin batera Avelino Mitxeo, Xabier Bañares eta Jabiertxo Almandoz sartu dira zuzendaritza batzordean. Bi urteak egin ondotik zuzendaritza batzordea utzi dutenak, berriz, Asier Mutuberria (orain arteko lehendakaria), Isabel Ibarrola eta Lander Erkizia dira.