Gazteluko inauteriak ospatuko dituzte asteburuan

TTIPI-TTAPA 2015eko urtarrilaren 28a

Gazteluko gazteak umorez ibiliko dira asteburuan. Artxiboko argazkia

Urte hasieratik berriz ere zabalik dagoen ostatuan margo erakusketa ere ikusgai dute

Gazteluko inauteriak ospatuko dituzte urtarrilaren 31n eta otsailaren 1ean. Larunbat arratsaldean abiatuko dira gazteak etxez etxe puxka biltzen eta gauean afaria izanen dute Gazteluko Ostatuan. Igandean, berriz, bazkaria eta afaria izanen dituzte.

Erakusketa Gazteluko Ostatuan

Baina inauterietako ohiko ekitaldiz gain, urtarrila hasieratik berriz ere zabalik dagoen Gazteluko Ostatuan ekimen berezia izanen dute egunotan. Hain zuzen, Hendaiako Bruno Aguerre margolariak inauterien inguruan egindako margolanak zintzilikatuko ditu Ostatuan. Ateak zabalik dituzte urtarrilaren 27tik otsailaren 1era.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.

Egin TTIPI-TTAPAren lagun