Hatsaren Poesia olerki bildumarako lanak aurkez ditzakete heldu nahiz haurrek

TTIPI-TTAPA 2015ko urt. 16a, 11:52
Hamazazpigarren aldikotz eginen den Hatsaren Poesia Egunak Euskal Herri osoko olerkariak bilduko ditu aurten ere. Artxiboko argazkia

Apirilaren 12ko Hatsaren Poesia Egunean argitaratuko den liburuan agertuko dira

Senpereko Hatsa elkarteak dei egiten die beren olerkiak Hatsaren Poesia 2015 olerki bilduman agertarazi nahi duten idazle guziei. Helduen ekarpenak berantenaz urtarrilaren 31rako bidali behar dira, eskoletako haurrenak aldiz, otsailaren 22rako.

Idatziak igortzeko baliatu beharreko helbideak hauek dira: Hatsa elkartea. Oxtikenea FR 64310 Senpere, edo emailez olerkibilduma@sfr.fr

Olerki guziak, baldintza eta banaketarik gabe, liburuan, apirilaren 12an, hamazazpigarren aldikotz eginen den Hatsaren Poesia egunean publikatuak izanen dira.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.

Egin TTIPI-TTAPAren lagun