Elite mailako finalistak erabaki dira Malerrekako eskuz binakako XIII. pilota txapelketan

TTIPI-TTAPA 2015eko urtarrilaren 22a

Finalerdiak jokatu zituzten Donezteben eta bigarren mailako seniorrak Eratsunen aritu ziren

Doneztebeko Erreka elkarteak hamahirugarren urtez antolatutako Malerrekako eskuz binakako txapelketako jardunaldi berri bat jokatu zuten urtarrilaren 21ean elite eta bigarren mailako seniorrek. Elitekoen kasuan finalerdiak jokatu zituzten Donezteben eta finalistak zein izanen diren erabaki da. Bigarren mailako seniorrek Eratsunen jokatu zuten jardunaldia.

Elite mailako lehenbiziko finalerdi estu eta borrokatuan, Mendinueta eta Imazek 22 eta 21 irabazi zieten Belloso eta Linzoain-i. Bigarrenaz, aldiz, ez zuen kolorerik izan eta Elizalde eta Eskuderok 5 tantutan utzi zituzten Cabrerizo eta Behobide. Hortaz, otsailaren 21ean Donezteben jokatuko diren finaletako lehen protagonistak, elite mailakoak, Mendinueta eta Imaz alde batetik eta Elizalde eta Eskudero bertzetik izanen dira.

Bigarren mailako seniorrek, berriz, asteazken arratsaldean Eratsunen jokatuko zuten jardunaldi berri bat, honaki emaitza hauekin:

Bereau eta Juanenea (Erreka), 16 – Mendy eta Imaz (Aurrera Saiaz), 22

Adonis eta Salegi (Zestoa), 17 – Maiz eta Ormazabal (Villabona), 22

Odriozola eta Lizaso (Orereta), 3 – Urkizu eta Lizeaga (Hernani), 22

Loidi eta Esnaola (Bear Zana), 22 – Biskar eta Zaranton (Barañain), 9

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.

Egin TTIPI-TTAPAren lagun