Lekarozko Larraldean irekiko da Nafarroako sagardotegi denboraldia urtarrilaren 16an

TTIPI-TTAPA 2015eko urtarrilaren 13a

Jo ala Jo taldekoen musika doinuak eta dantzak izan dira protagonista azkeneko irekiera ekitaldietan. Artxiboko argazkia

Dolores Redondo idazleak dastatuko dute lehen sagardo berria ortziralean

Lekarozko Larraldea sagardotegian irekiko da ortziralean, urtarrilaren 16an, 2015eko txotxeko sagardotegi denboraldia. 14:30 aldera eginen da ekitaldi ofiziala eta Baztango bazterrak bere misteriozko trilogian ezagutzera eman dituen Dolores Redondo idazlea izanen da sagardo berria dastatzen lehena. Lekarozko Larraldearekin batera, Lesakako Linddurrenborda, Berueteko Behetxonea, Aldazko Martitxonea eta Lekunberriko Toki Alai sagardotegiek osatzen dute Dolarea, Nafarroako Sagardotegien Elkartea eta aurten 300.000 litro eskas kupeleratu dituzte.

2011n ere Lekarozen ireki zuten Nafarroako sagardotegi denboraldia eta orduan Undiano Mallenco futboleko epaile ezaguna izan zen arduraduna. Iaz, berriz, Lesakako Linddurrenbordan ireki zuten denboraldia Patxi eta Donato Larretxea anaiek.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.

Egin TTIPI-TTAPAren lagun