Solaslagunaren bazkari-solaspoteoa eginen dute urtarrilaren 17an Beran

TTIPI-TTAPA 2015eko urtarrilaren 13a

Solaslagunak joan den urtean Lesakan egin zuten bazkarian. Artxiboko argazkia

Euskaraz lotsarik gabe hitz egiteko xokoa izanen dute larunbatean

Euskaraz lotsarik gabe hitz egiteko xoko bat nahu duen horrentzat, solaslagun, euskaltegiko ikasle, lotsati nahiz euskalzalearentzat bazkaria eta solaspoteoa antolatu du Solaslaguna ekimenak urtarrilaren 17an, larunbatean Beran.

Euskaraz lotsarik gabe hitz egiteko xoko bat nahu duen horrentzat, solaslagun, euskaltegiko ikasle, lotsati nahiz euskalzalearentzat bazkaria eta solaspoteoa antolatu du Solaslaguna ekimenak urtarrilaren 17an, larunbatean Beran.

Bazkaria Gure Txokoa elkartean izanen dute, kantu zahar batzuk abestuko dituzte bazkalondoan eta ondotik solaspoteoan ibiliko dira Berako karriketan, musika lagun. Bazkariko menuari dagokionez, sarrerak eta lehenbiziko platerak autogestionatuak izanen dira (bakoitzak zerbait eraman beharko du), bigarren platera banabarrak sakramentuekin eta postrea eta gasna Xabi Torres Solaslaguna dinamizatzailearen kargu izanen dira.

Garraioari dagokionez, larunbatean 13:45ean Baztanesa autobusa Elizondotik Donostiarantz abiatuko da, 14:00etan Doneztebetik pasatuko da eta Lesakatik 14:20ean. Beran 14:30ean izanen da eta Errekalden elkartuko dira solaslagun guztiak. Baztanesa autobusa Donostiatik itzuliko da eta 20:15ean egonen da Beran, beraz, nahi duena bertan itzul daiteke. Baten batzuk gehiago gelditu nahi badute, taxiaren aukera izanen dute 22:00etan.

Egun honetan parte hartu nahi duenak urtarrilaren 16a, ortzirala 20:00ak baino lehen abixatu behar dio dinamizatzaileari (610920673, Xabi edo solaslaguna@topagunea.org). Solaslagunak ez ezik, eskualdeko euskaltegietako ikasleak eta atsaldepasa gustora egin nahi duten guztiak gonbidatuak daude.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun