San Anton egunerako hainbat ekitaldi antolatu dituzte

Fermin ETXEKOLONEA 2015eko urtarrilaren 8a

Izaskun ZUBIALDE

Goizean meza eta luntxa izanen da baselizan, eguerdian herri kirolak eta arratsaldean antzerkia eta musika

Larunbata suerta­tzen denez, zerbait berezia antolatu nahi du Udalak San Anton Egunerako, urtarrilaren 17an. Goizean meza izanen da San Antongo baselizan eta meza ondotik hamaiketakoa.
 
Eguerdian, herrigunean izanen da giroa, herri kirol saioa izanen baita. Arratsaldean, Aresoko antzerki taldeak emanaldia eskainiko du. Beti bezala, herriko musikariekin estalpean ilunabarrean giro polita izanen da. Berendu­txoren bat eta mus txapelketa ere egiteko gogoa bada, baina hau idazterakoan ez da zehaztua.
 
Baserritarrendako eta mendi mutilendako beti egun berezia izan da San Antongoa, baina urteen poderioz indarra galtzen joan zen. Azken urteetan, berriz ere indartzen ari da eta giro polita sortzen da herrian.
 

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun