Abenduaren 23an egindako ez ohiko batzarrean Bertizko Partzuergo Turistikoa desegitea erabaki zuten. Honela, duela 22 urte osatutako erakundea desagertutzat eman dute abenduaren 31n. Partzuergoak ohar bidez aipatutakoaren arabera, Baztango Udala Partzuergotik ateratzeak eragin du erabakia, «bere neurriarengatik, behar beharrezkoa baita bere partehartzea, bertze 13 udalerri ttikiago, 8 elkarte eta arlo pribatuko 200 enpresa baino gehiago biltzen dituen partzuergoaren bideragarritasunerako».
Bertizko Partzuergo Turistikoak 500.000 euroko aurrekontua izan du 2014. urtean. Kopuru horretatik 63.358 euro udalek jarri dute, bizilagunen arabera eta 45.601 euro erakundea osatzen duten zortzi elkarteek ordaindu dute. Gainerakoa, Nafarroako Gobernuko dirulaguntzak, merchadinsing eta kanpaina edo jardunaldi ezberdinen bidez lortzen da.
Bide Berdea finantzatzeko Europako eta Nafarroako Gobernuko laguntzak bueltatu beharko dira, lau langile kaleratuko dituzte eta bertze hainbat proiektu kolokan geldituko dira.