Olentzero etorri da Beintza-Labaienera ere

Arantxa ITURRALDE 2015eko urtarrilaren 8a

Arantxa ITURRALDE

Eguberri bezperan, eguraldia lagun, Labaindarrak karrikarra atera ziren egun honetako ohitura jarraituz. Arratsaldeko 3:30ak aldera bildu zen Labaingo plazan haur eta gazte taldetxo bat. Etxez etxe gabon kantak abesten zihoazen heinean, jendea taldetxora hurbiltzen hasi zen. Ilunabarrean akitu zen Beintzako auzoan karrikan itzu­lia eta gorputzari beroaldi bat emateko asmoz, bertako ostatuan berendu goxoa eskeini zuten. Olentzerorekin batera txokolatia hartu ondoren, herriko haurrek oparitxoren bat ere jasotzeko aukera izan zuten ikazkinaren eskutik.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun