Zaharra gibelean utzi eta urte berria gogoz hasita

Arkaitz MINDEGIA 2015eko urtarrilaren 8a

Guraso Elkarteko boleto saridunen jabeek hilabeteko epea dute saria eskuratzeko

Hasteko Urte berri on Iturengo biztanle guziei eta nola ez baita irakurle guztiei ere. 2014 urtea ederki bukatu genuen herri baxter honetan eta baita hasi ere. Espero dugu urte polita izatea. Negua iritsi da kanpora eta etxe barrenean suaren ondoan igaroko ditugu urteko lehendabiziko egunak.
 
Pulunpa eskolakoak
Eguberrietako oporrak pasatu ondotik , Pulunpa eskolako ume eta irakasleak itzuli dira eskolara. Eguberrietan azken eguneko jaialdian oso ongi pasatu zuten bai parte hartzaileek eta baita hurbildu ziren guztiek ere. Adin guztietako ikasleak eta irakasleak taldeka beraien ikuskizuna prestatua zuten kanta, dan­tza, irri eta algara nagusitu ziren. Bukatzeko gosari eder bat egin zuten. Pulunpa eskolako guraso elkarteko boletoen zozketa ere egin zuten. Txartel saridunen jabeek hilabeteko epea izanen dute saria eskuratzeko. Hau idazterakoan, bi sari bakarrik gelditzen ziren jaberik gabe:
1. saria: Zare bat    (0128, Joakin Aioroa).
2. saria: Zare bat            (0113, Itziar Goñi).
3. saria: Zare bat (0516, Lourdes Etxenike).
4. saria: Bi lagunendako gaua eta gosaria Abarun aterpetxean (0347, Eider Altxu).
5. saria: Bi lagunendako menuko afaria Iturengo herriko ostatuan (0703, agertu gabe).
6.saria: Bi lagunendako bazkari edo afaria astebarruan Zubietako herriko ostatuan (0341, Edurne Mikeo).
7. saria: Bi lagunendako Taloak eta bere edaria Elgorriagako Ostatuan (0410, Elgorriagara saldua).
8. saria: 20 euroko Bonoa Ariztegi Harategian (0666, agertu gabe oraindik).
9.saria: 20 euroko Bonoa Eider Ileapaindegian (0334, Eva Elizalde).
 
Boletoez gain, urtero bezala, guraso elkartekoek 2015eko egutegiak ere egin dituzten. Bertan mailaka ageri dira Pulunpa eskolako ikasleak, herriko komertzioetan daude salgai 3 euroren truke.
 

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun