Malerrekako eskuz binakako XIII. pilota txapelketa hasi da

TTIPI-TTAPA 2015eko urtarrilaren 9a

Urtero, hainbat pilotari eta pilotazale biltzen dira finalen egunean. Aurten otsailaren 21ean jokatuko dituzte Donezteben. Artxiboko argazkia

140 bikotek eman dute izena kategoria ezberdinetan

Zazpi kategoriatan banatutako 140 bikote hasi dira Doneztebeko Erreka elkarteak hamahirugarren urtez antolatutako Malerrekako eskuz binakako txapelketan, otsailaren 21ean Donezteben jokatuko diren finaletarako txartelaren bila. Hasten lehenbizikoak senior elite mailakoak izan dira, urtarrilaren 7an jokatu baitituzte lehen kanporaketak Sunbillan eta Donezteben.

Zazpi kategoriatan banatutako 140 bikote hasi dira Doneztebeko Erreka elkarteak hamahirugarren urtez antolatutako Malerrekako eskuz binakako txapelketan, otsailaren 21ean Donezteben jokatuko diren finaletarako txartelaren bila. Hasten lehenbizikoak senior elite mailakoak izan dira, urtarrilaren 7an jokatu baitituzte lehen kanporaketak Sunbillan eta Donezteben.

Sunbillan jokatutako partidetan, Zigarroa eta Iturbek 22-13 irabazi zieten Barandiaran eta Ugalderi; Belloso eta Mariezkurrenak 22-21 irabazi zieten Larrañaga eta Hernandez-i; Iriarte eta Landiribarrek 22-11 irabazi zieten Ezkurdia eta Irañeyari eta Mendinueta eta Imazek 22-18 irabazi zieten Ongay eta Tabar-i. Donezteben jokatutako partidetan, Tainta eta Aldabek 22-10 irabazi zieten Jauregi eta Aranbururi; Cabrerizo eta Behobidek 22 eta 13 irabazi zieten Ugalde eta Medinari; Aznarez eta Azanzak 22-10 irabazi zieten Bakaikoa eta Gorritiri eta Elizalde eta Eskuderok 22-4 irabazi zieten Diaz eta Etxamendiri.

 

Urtarrilaren 11ko jardunaldia

Kategoria ttikiagoko gehienak urtarrilaren 11n, igande honetan hasiko dira: Jubenilak Donezteben, kadeteak Sunbillan, infantilak Lesakan eta alebinak Iruritan.

Donezteben, igande goizeko 9etan hasita jubenilak

Egiguren eta Eskudero (Zazpiturri) – Aizpurua eta Arce (Larraintzar)

Illarramendi eta Aranberri (Zestoa) – Etxeberria eta Anduaga (Huarte)

Suarez eta Oiarbide (Zegama) – Fagoaga eta Juanjorena (Erreka)

Marcos eta Aizpuru (Titin III) – Tatiegi eta Sarasua (Allerru)

Sanchez eta Beloki (Aurrera Saiaz) – Etxeberria eta Etxeberria (Erreka)

Garate eta Garmendia (Lazkao) – Oiarbide eta Alberdi (Andoain)

Oñaederra eta Mendizabal (Azkoitia) – Kortazar eta Muguruza (Lea Ibarra)

Garcia eta Irurita (Oberena) – Miranda eta Odriozola (Zestoa)

Sunbillan, igande goizeko 9etan hasita kadeteak

Aldaregia eta Alduntzin (Aurrera) – Agirre eta Berasarte (Hernani)

Ansotegi eta Lazkoz (Gure Pilota) – Lizarazu eta Esnaola (Hondarribia)

Ansorena eta Torre (Larraintzar) – Morales eta Lezea (Tolosa)

Ruiz Larramendi eta Baztarrika (Lazkao) – Agirreamalloa eta Ibarloza (Markina)

Otxoa eta Igoa (Gure Pilota) – Arizmendi eta Lazkano (Hernani)

Mugika eta Arrate (Zizurkil) – Olazabal eta Tolosa (Tolosa)

Muñoz eta Angelo (Erreka) – Larretxea eta Galardi (Erreka)

Aristi eta Zenekorta (Gure Txeru) – Bernal eta Perurena (Allerru)

Lesakan, igande goizeko 9:30ean hasita infantilak

Etxeberria eta Iruretagoiena (Andoain) – Salaberria eta Iñarra (Oiarpe)

Odriozola eta Salegi (Zestoa) – Galarraga eta Iruretagoiena (Usurbil)

Lasa eta Gorostidi (Zizurkil) – Altuna eta Lopetegi (Tolosa)

Fernandez eta Agirre (Titin III) – Izeta eta Izeta (Añorga)

Salaberria eta Zugasti (Hernani) – Otaño eta Etxeberria (Tolosa)

Galdos eta Mintegi (Zegama) – Paso eta Gutierrez (Titin III)

Sistiaga eta Lasa (Allerru) – Loiarte eta Santesteban (Erreka)

Irisarri eta Ardanaz (Barañain) – Larretxea eta Etxeberria (Erreka)

Iruritan, igande goizeko 9:30ean hasita alebinak

Andueza eta Ilarregi (Erreka) – Murillo eta Lazkoz (Esteribar)

Insausti II eta Apaolaza (Hernani) – Aristi eta Bordagarai (Gure Txeru)

Iriarte eta Telletxea (Erreka) – Enbeita eta Bernaola (Lea Ibarra)

Goikoetxea eta Ugartemendia (Aurrera Saiaz) – Amiano eta Amiano (Ramuntxo)

Loiarte eta Mikelarena (Erreka) – Alonso eta Sasiain (Zestoa)

Barandiaran eta Telleria (Zegama) – Etxeberria eta Aranburu (Errenteria)

Saldias eta Olasagasti (Erreka) – Zulaika eta Soto (Larraintzar)

Arrillaga eta Beloki (Andoain) – Migeltorena eta Rivas (Barañain)

 

Bigarren mailako seniorrak eta benjaminak heldu den astean

Bigarren mailako seniorrek urtarrilaren 14an, heldu den asteazkenean jokatuko dituzte lehen partidak Sunbillan. Benjamin mailakoak, berriz, urtarrilaren 18an hasiko dira Eratsunen.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun