Lehendabiziko hiruhilabetekoan Guraso Eskola burututa, bi guraso elkarte hauek hasi berria den urterako hainbat ekimen prestatu dituzte guraso prestakuntzarekin lotuak. Heldu den urtarrilaren 19an tailer-hitzaldia burutuko da Nola egin gure umeek hutsak bere gain har ditzaten gaia landuz. Martxoaren 9an Adosten nire seme-alaba nerabeekin gaia landuko da beste tailer-hitzaldi batean. Bi tailer hauek Carmen Nieto psikologoak bideratuko ditu eta, beti bezala, bertaratuko diren gurasoen parte hartzea eta ekarpenak kontuak hartuko dira dinamika arina sortarazteko. Otsailerako, berriz, irriterapia tailer bat antolatuko da. Aipatu behar da irriterapia ekimen hau DBHeko 2. mailako ikasleekin burutuko dela eta gaiaren egokitasuna ikusita helduengana iristeko apostua egin behar dutela bi elkarte hauek.
Formakuntzaz gain, Erreka eta Mendaur guraso elkarteek elkarbizikidetzaren inguruko ekimenetan erkarlanean jarraitu behar dute, zentroetako zuzendaritzarekin eta baita Mankomunitateko Haurtzaro eta Familia Zerbitzuarekin ere.