IKA euskaltegiak ikasturte berria urrian abiatu bazuen ere, urtarrilean matrikulazio kanpainako bigarren epealdia zabaldu du. Urtarrilaren bukaera arte dagoeneko lanean ari diren taldeetan izena emateko aukera dago. Bai klase presentzialetan baita on-line edo autoikaskuntzako klasetan ere. EGA edo C1 titulua lortzeko aukera ere eskaintzen du euskaltegiak.
Bertze aldetik, aipatu behar da euskara hasieratik ikasi nahi dutenendako ikastaro bat antolatu nahi dela. Interesatuek 948 451555 telefonora deitzen ahal dute edo zuzenean euskaltegitik pasa.