Mendaur guraso elkarteak, Erreka guraso elkartearen babesa izanda, bigarren zine emanaldia bertan behera utzi behar izan du azken bolada honetan arazo larri anitz nozitu behar izan dituztelako elkarteko kideek. Arazo hauek honako hauek izan dira: bertan ezarritako arauak haustea (garbitasuna, txukuntasuna), bertaratzen direnekiko errespetu eza, baita arduradunen autoritatea kolokan jarri izana ere. Erabaki hau hartuta, guraso elkarteak familiek gogoeta egitea nahiko luke mota honetako ekimenak burutu ahal izateko oinarrizko errespetua funtsezkoa delakoan baitaude.