Bi taldetan banatuak egin zioten harrera Olentzerori neska-mutikoek. Koxkorrenak karretera aldeko auzora joan ziren Olentzero bizkarrean harturik eta hiru trikitilarirekin. Ttikienak berriz, ongi etorria egin zioten bere astoarekin menditik zetorren Olentzerori. Eguraldia lagun bueltaxka egin zuten eta denek frontoian bukatu zituzten beraien ibilbideak, txokolate goxoa dastatuz.