Abenduaren 22an jende adintu eta gaixorik daudenen etxeetara joan ziren guraso eta haur batzuk eguberrietako kantak kantatzera Miren akordioilariarekin batera. Jesus adoratzeko aukera izan zuten eta opari moduan turroi bat eman zitzaien. Argazkia Epetxenean ateria da. Paskula eta Mañula dira argazkian ateratzen direnak haur eta herriko erretorearekin. Adineko jendeak gustora hartu zuen ttikienen bixita eta egun berezi hauetan bihotza alaitu zitzaien umeen jolas, irri eta ateraldiekin. Lerro hauen bitartez, neska-mutikoek opa zietena opa dizuegu zuei ere: Urte berri zoriontsua!