Ariztigain kanpineko denboraldi bukaerako besta egin zuten abenduaren 13an. Arratsaldeko 4etan hasi zen festa haurren ginkana batekin. Altxorra bilatzea zen helburua hainbat proba gaindituz. Bi taldeetan banatu ziren eta urdinak izan ziren azkarrenak. Ondoren aurpegiak pintatzeko aukera izan zuten. Mus tximista txapelketan 15 bikote aritu ziren. Irabazleak Angel eta Jesus izan ziren, bigarrenak Patxiku eta Jose Luis, hirugarrenak Ines eta Jozema eta laugarrenak Joxe Angel eta Juango.
Txokolatea dastatzeko aukera ere izan zuten haur guztiek. Ondoren bingoan ere disfrutatu zuten. Lehengo linea egin zuena Ane Etxalar izan zen eta bingoa berriz Iraitz Ayesa. Bigarren txandan berriz, lehenengoa linea egiten, Txus Rekarte izan zen, eta bingoa berriz Jackeline. Zorionak guztioi.
Ilunabar partean, afaldu baino lehen Oharkabe taldeak bere emanaldia eskaini zigun. Egia erran haurrek izugarri disfrutatu zuten momentu xume eta goxo honetaz. Ondoren afaltzeko tenorea ailegatu zen. 50 pertsonek afari eta dantzaldi eder horretaz disfrutatu zuten Oharkabe taldearekin. Egun ederra izan zen eta eskerrik asko antolatzaileei.