Belateko tunelak itxiko dituzte gaur gauean Irunerako norabidean

TTIPI-TTAPA 2015eko urtarrilaren 8a

Berriz ere itxi eginen dute Belateko tunela, oraingoan Irunerako noranzkoan. Artxiboko argazkia

Almandozko tuneleko bentiladore bateko ur-ixuria moldatzeko

Iruñea eta Behobia lotzen dituen N-121-A errepidean Belateko tunela itxiko dute urtarrilaren 8an, ortzegun gaueko 10:30etik ortziral goizeko 05:30era, Irunerako norabidean, Almandozko tunelak dituen 16 bentiladoretako batek duen ur-ixuria moldatzeko.

Hortaz, Iruñera joan behar dutenek ez dute arazorik izanen tuneletik igarotzeko, baina hiriburutik Irunerako noranzkoan datozenek, Belateko portuko errepide zaharretik (NA-1210) etorri beharko dute.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.

Egin TTIPI-TTAPAren lagun