1.184 langabeturekin bukatu da 2014. urtea

TTIPI-TTAPA 2015eko urtarrilaren 8a

Azaroan baino 1 guttiago da, baina 2013ko abenduan baino 213 guttiago

2014. urte bukaeran 1.184 langabetu zeuden Doneztebeko Enplegu Bulegoan izen emanak, azaroan baino baino bat guttiago. Azkeneko hiru urte bukaerei erreparatuta daturik baikorrena da, erraterako, 2013 urte bukaeran baino 213 langabetu guttiago baitira, baina aldi berean, 2010eko urte bukaeran baino 54 gehiago dira oraindik.

2014. urte bukaeran 1.184 langabetu zeuden Doneztebeko Enplegu Bulegoan izen emanak, azaroan baino baino bat guttiago. Azkeneko hiru urte bukaerei erreparatuta daturik baikorrena da, erraterako, 2013 urte bukaeran baino 213 langabetu guttiago baitira, baina, aldi berean, 2010eko urte bukaeran baino 54 gehiago dira oraindik.

2014ko abenduko gorabeherak kontuan hartuz, 408 kontratu egin ziren Doneztebeko Enplegu Bulegoaren bitartez, horietatik 45 bakarrik mugagabeak.

Adina eta sexuari dagokionez, 25 urtez goitiko gizasemeen artean 574 lagun daude langabezian, azaroan baino 8 gehiago. Adin tarte horretako emakumeen artean ere azaroan baino 8 gehiago daude langabezian, 508. Beraz, gazteen artean jautsi da langabezia: 25 urtez beheitiko gizasemeen artean 9 lagun guttiago daude langabezian, 61 lagun, eta adin tarte horretako emakumeen artean azaroan baino 8 langabetu guttiago dago, 41 denera.

Zerbitzuen arloak segitzen du langabe gehien izaten, eta abenduan, gainera, zortzi gehiago pilatu ditu, 800etik 808ra pasatuz. Industria arloan, aldiz, 8 langabetu guttiago daude, 159 denera. Eraikuntzan, berriz, 7 langabetu gehiago daude, 129. Nekazaritzan ere 5 lagun gehiago daude lanik gabe, 31 denera, eta aitzinetik lanik egin ez dutenen artean 57 lagun daude langabezian, azaroan baino 13 guttiago.

 

2014an zerbait hobetu da egoera beltza

2013. urtea 1.397 langabeturekin bukatu ondotik, 2014ko urtarrila berriz ere ilbeltza izan zen eta 98 lagun gehiago izan ziren langabezian, 1.495. Otsailean 1.462ra jautsi zen (-33); martxoan 1.446ra jautsi zen (-16); apirilean jautsiera nabarmenagoa izan zen eta 1.342 zeuden lanik gabe (-104); maiatzean 1.279 (-63); ekainean ere bertze jautsiera nabarmena gertatu zen eta 1.177ra jautsi zen (-102); uztailean 1.165 (-12); abuztuan 1.168 (+3); irailean 1.170 (+2); urrian eman zen urte osoko kopururik onena, 1.156 langabeturekin (-24); azaroan 1.185 (+29) eta abenduan bat guttiago.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun