ELA eritasunaren ikerketaren alde busti da Erreka elkartea ere

TTIPI-TTAPA 2015eko urtarrilaren 7a

Errekako hainbat kide busti ziren larunbat eguerdian ELA eritasunaren ikerketaren alde. Erreka K.E.

Larunbat eguerdian egin zuten Bear-Zana pilota plazan

Baztango Bertan elkarteak egindako deiari erantzunez, ELA eritasunaren ikerketa bultzatzeko bustialdia egin zuen Doneztebeko Erreka elkarteak urtarrilaren 3an Bear-Zana pilota plazan. Kasinoko balkoitik botatako ur hotza baldekadak jaso zituzten Errekako atal ezberdinetako kideek.

Elkartasun katea ez dadin eten, Erreka Elkarteak ere bertze hiru erakunde gonbidatu ditu ekimenean parte hartzera: Doneztebeko Udala, Mendi Abesbatza eta Laxoa Elkartea.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.

Egin TTIPI-TTAPAren lagun