Nafarroako Bertso negulekuak Aurtitz eta Zubietan eginen dituzte abenduaren 29 eta 30ean

TTIPI-TTAPA 2014ko abenduaren 26a

Joan den urtean Zugarramurdin egin zuten negulekua Nafarroako bertso eskolek. Artxiboko argazkia

Nafarroako bertso eskoletako 70-neska-mutiko espero dituzte

Nafarroako Bertsozale Elkarteak antolatuta bertso eskolen negulekua abenduaren 29an eta 30ean eginen dute Malerrekan. Nafarroa osoko bertso eskoletako 70 neska-mutiko espero dituzte egun horieta Aurtitzen eta Zubietan.

Astelehenean 11:30ean ongi etorria eskainiko zaie Aurtizko Abarun aterpetxean. Eguerdian ikasleek elkar ezagutzeko jolas dinamikak izanen dituzte eta 13:30ean bazkaria. Arratsaldean bertsogintza aisialdian landuko dute, ariketa eta jolasen bitartez. Afal ondotik, bertso-saioa izanen dute eta lotarako Aurtizko Abarun eta Zubietako aterpean hartuko dute ostatu.

Astearte goizeko 9etan gosaria eginen dute. 10:00etan berriz ere bertsogintza landuko dute, ariketa eta jolasen bitartez.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.

Egin TTIPI-TTAPAren lagun