Elkartasuneko zine emanaldia eskainiko dute abenduaren 26an Donezteben

TTIPI-TTAPA 2014ko abenduaren 23a

'X-Men, días del futuro pasado' filma eskainiko dute helduentzat. Artxiboko argazkia

Sanfilippo Sindromea duten Bilboko hiru anai-arreben alde

Erreka eta Mendaur guraso elkarteek Eguberrietan zine emanaldi berezia antolatu dute Donezteben abenduaren 26an, Araitz, Ixone eta Unai umetxoei laguntzeko. Bilboko hiru anai-arreba hauek Sanfilippo sindromea dute. 16:30ean Glup, zabor bizidunak filma eskainiko dute haurrentzat eta 18:30ean, X-Men, Días del futuro pasado helduentzat.

Gaitz hau degeneratiboa da, alzheimer infantila, eta bizi itxaropen laburra dute. Euskal Herrian 6 gaixo daude eta hiru familia honetan. Elkartasuna eta laguntza eskatzen da ikerketa abiarazteko, gaitz honi aurre egiteko irtenbide bakarra baita. Araitz, Ixone eta Unairen familiarekin bat eginda, abenduaren 26an bildutako dirua familiari emanen zaio. Beraz, egun horretan norberak jarriko dio prezioa zineko sarrerari, euro bat, bi, bost… ahal duena. Kutxa­bankeko zenbaki bat eman dute nahi duenak lagun dezan: 20950028809113398726.

Ekimen honetaz gain, aipatu behar da Mendaur institutuan ere bertze keinu polit bat egin zuten ikasleek. Abenduaren 19an jostailu bilketaegin zuten bertako Gizarte Zerbitzuko beharrak asetzeko. Egun horretan ikasleek trukean oinarritutako azoka ere burutu zuten. Hezkuntza komunitatetik familia guziei eskerrak eman nahi zaizkie ekimen hauetan parte hartzeagatik; baita elikagi bankurako zinean bildutako kopuruagatik ere (15 kaxa handi lortu baitira).

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.

Egin TTIPI-TTAPAren lagun