VIII. Mendi Eguna urtarrilaren 10ean eginen dute Beran

TTIPI-TTAPA 2015eko urtarrilaren 8a

Munduari itzulia bizikletan agertzen duen dokumentala eskainiko dda arratsaldean. Utzitako argazkia

Santa Barbarako Igoera eginen da arratsaldean eta dokumentala ere ikusgai izanen da Kultur Etxean

Urtarrilaren 10ean, larunbatean ospatuko da Beran, 2007 ko urtarrillaren 13an Taillon mendian zendu ziren Loro Pikabea, Xabier Zubieta eta Xabier Saralegiren omenez egiten den Mendi Egunaren zortzigarren edizioa. Larun Mendi Taldea, Manttale eta Gure Txokoak antolatutako egitaraua larunbat goizeko 10etan hasiko da Altzateko frontoieko kanpoaldeko paretean eginen den eskaladako tailer batekin. Euria eginez gero kiroldegian eginen da hau.

14:15ean, Rikardo Baroja Eskoleko arkupeetan Santa Barbarako kronoeskaladako bikotekako lasterketan parte hartzeko izen ematea irekiko da. Bai kronoeskalada eta oinezko irteerak, kiroldegia izanen dute abiapuntu eta Santa Barbarako tontorrera iritsi eta gero berriro ere kiroldegira bueltatuko dira 5,5 kilometrotako ibilbide bat gauzatuz. Eskurtsioa 15:00etan hasiko da, kronoeskalada berriz 15:30etan. 15:00etan 12 urte arteko haurrentzako lasterketak eginen dira.

Kronoeskalada edozein partaideri irekita dago, baina 16 urte baino gazteagoek derrigorrez heldu batekin egin beharko dute ibilbidea.

Eskurtsioa eta bikotekako kronoeskalada bukatu eta gero berendu bat eginen da Rikardo Baroja Eskolan. Hau bukatzerakoan zozketa bat eginen da kronoeskalada eta eskurtsioan parte hartu duten guztien artean.

Munduari itzulia bizikletan

Beranduago, 19:30ean, kultur etxean Aitor Igiñitz gipuzkoarrak eta Laura Martinez Calderón madrildarrak La vuelta al mundo en pedales dokumentala aurkeztuko dute, bertako protagonistak direlarik. Duela 8 urtez geroztik txirrindulan mundua ezagutzen dabiltza, eta oraingoz 80.000 kilometro burutu dituzte, 45 herrialde zeharkatu, bertzeak bertze, Angola, Bosnia Herzegivina, Bulgaria, China, Dubai, Emirato Arabiarrak, España, Frantzia, Italia, Etiopia, Irán, Kenia, Malasia, Mongolia, Namibia, Nepal eta Monacon barna.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.

Egin TTIPI-TTAPAren lagun