Aurten ere egutegia karrikaratu dute Bidasoaldean Hiri Hondakinak kudeatzen dituzten Mankomunitate eta Udalek

TTIPI-TTAPA 2015eko urtarrilaren 8a

Lehen hiruhilekoari dagokion 300 euroko erosketa txartela zozketatu dute

Aurten, urtero bezela, Baztango Udalak eta Bortziriak eta Malerrekako Mankomunitateek zonaldeko etxe guztietara bidali den egutegia prestatu dute. Bertan Hondakin bereziak biltzeko dituzten garbigune mugikorreko ibilaldiak jakitera ematen dituzte eta baita Hondakinen inguruko bertzelako informazioa ere:

- Traste haundien bilketa zerbitzuko telefonoa

- Konpost kanpainetako datuak

- Auzo-konpostaguneen kokapenak

- Arropa edukiontzien kokapenak

- Bilketa datuak

- Zein edukiontzietara bota behar den hondakin mota bakoitza

- Bertze sentsibilizazio kanpainen inguruko informazioa

- Telefonoak, etab.

Lehenbiziko zozketan 7.709 zenbakia saridun

Gainera, ale bakoitzak zenbaki bat du urtean zehar hainbertze zozketa egiten baitira. Aurten hiru hilabetero eginen dugu zozketa eta guztira eskualdeko dendetan gastatzeko 300 euroko 4 erosketa txartela banatuko ditugu.

Hau da lehenbiziko hiru hilabeteko zenbaki sariduna: 7709. Saridunak Bortzirietako Mankomunitatera deitu beharko du martxoaren 31 baino lehen (948 63 52 54).

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.

Egin TTIPI-TTAPAren lagun