Gazte Burrunba elkarteak eta Doneztebeko ostatuek zenbait ekitaldi antolatu dituzte abenduaren 20rako, larunbaterako. Beharbada erakagarriena, arratsaldean jokatuko den ETB2ko Conquistour saioko errebantxa izanen da.
Larunbaterako prestatutako ekitaldiak goizeko 11etan hasiko dira, haurrendako jokuekin.
16:30ean Conquistourreko Errebantxa jokatuko dute Baztan/Bidasoa (Patxi Larretxea kapitain dutela), Olite (David Seco kapitainarekin), Konkistadore ohiak (Mikel Goñi kapitainarekin) eta Malerrekako taldeak (Mikel “Beltza kapitain”) eskoletako frontoian. ETB2ko saioan bezala, zenbait proba egin beharko dituzte: Yumar, tirolina, 600 kiloko gurpila, arpana, koxkorrak… Sarrerak 5 eurotan salgai daude Titi ostatuan.
Probaren ondotik, trikipoteoa izanen da eta luntxa Santa Luzia plazan. Irriak Barra-barra Antzerki taldeak saio bat eskainiko du 18:00etan eta zinean “Cascanueces, Olentzero eta Basajaun” filma haurrentzat eta “La cena de Navidad” helduentzat izanen dituzte.
Gauerditik goizaldeko 6etara gaupasa Oharkabe eta Zopilotes taldearekin.