Udalbiltzako Euskal Garapen eta Kohesio Fondoak laguntzetarako deialdi berria jarri du abian, ‘Euskal Pirinioetan lan eta bizi’ programaren baitan. Pirinioetako ekintzaileek, eragile sozialek eta erakundeek otsailaren 16ra arteko epea dute proiektuak aurkezteko. Guztira 120.000 euro banatuko dira mikroekintzailetzako 28 egitasmoren artean. eskainitako prentsaurrean jakinarazi zutenez.
Laguntzen deialdia 2014an egin zen aurrenekoz, eta arrakasta handia izan zuen. 66 proiektu aurkeztu ziren, eta haietatik 19 hautatu zituen epaimahaiak (laguntzetako bat eman gabe gelditu zen). Proiektu bakoitzak 6.000 euro jaso zituen eta Fondoak tutore bana jarri zien, nola gauzatzen zen ikuskatzeko. Tutoretza lan horretan zenbait entitate laguntzen ari dira, besteak beste Cederna Garalur, Euskal Herriko Laborantza Ganbara eta Gaindegia. Horrez gain, Fondoak lankidetza hitzarmenak izenpetu ditu Herrikoarekin eta Fiare-Banca Etikoarekin, proiektuek finantzabidea izan dezaten.
Deialdi honetan diru-laguntza jasoko dezaketen proiektuen kopurua handitu egin da –20tik 28ra–, baita esku-hartzearen eremua ere. Aukeratutako lurraldean 103 herri sartu ziren aurrekoan, Nafarroa Garaian, Nafarroa Beherean eta Zuberoan, eta oraingoan, berriz, 128 izanen dira.
Abenduaren 16an eman zen laguntzen programa honen berri, Antsoainen, Cederna Garalurren egoitzan emandako prentsaurrean. Entitate honek laguntza zuzena ematen du ‘Euskal Pirinioetan lan eta bizi’ programan, parte hartzen baitu bai ebaluazio epaimahaian bai hautatutako proiektuen tutoretza lanetan. Euskal Garapen eta Kohesio Fondoarekin berriki izenpetu duen hitzarmena ere gaur aurkeztu da, eta mugaz bi aldeen arteko lankidetza estrategikoa aurreikusten du (informazio gehiago oharraren amaieran).
Maite Iturre Udalbiltzako lehendakariordea eta Baztango zinegotzia, Mertxe Aizpurua Udalbiltzako lehendakaria, José María Ayerdi Cederna Garalurreko burua, Felix Jamar Jauregui Aezkoako Batzarreko burua eta Ruben Gomez Liginagako auzapeza izan ziren prentsaurrekoan