Ezkurra osaba-ilobak elkarren kontra ariko dira finalean

TTIPI-TTAPA 2014ko abenduaren 15a

Kotetok eta Ionek lana gogotik egin behar izan dute finalean sartzeko. Maialen Andres

Kotetok eta Ionek 40-35 irabazi zieten Uterga eta Endikari finalerdietako hirugarren partidan

Koteto Ezkurrak eta Ionek 40-35 irabazi zieten larunbatean Galarretan Uterga eta Endikari binakako erremonte txapelketako finalerdietako hirugarren partida erabakigarrian. Hortaz, irabazleak Ezkurra II eta Julen San Miguelen kontra ariko dira heldu den larunbateko finalean eta osaba-ilobak aurrez aurre izanen dira aitzineko koadroetan txapelkaren bila.

Larunbateko partidari dagokionez, merezita baina sufrituta nagusitu ziren Koteto eta Ion, Uterga eta Endikak ere lan bikaina egin baitzuten desenpateko partidan. Txapelketako partida onena ikusi zuten zaleek eta txalo zaparradarekin agurtu zituzten lau pilotariak. Partida orekatua joan zen 27nako berdinketa bitarte. Hor 6-1eko partziala egin zuten gorriek (33-28) eta urdinak bi tantura hurbildu ziren arren (33-31) ezin izan zuten markagailua irauli eta 35 tantutan gelditu ziren.

Ezkurrak 21 tanto egin zituen eta bi pilota galdu eta Ionek zazpi tantu piloteoan eta hiru sakez, bi pilota hutseginez. Urdinetan, Utergak 18 tantu egin zituen eta 7 pilota galdu eta Endikak sei tantu egin zituen sakez eta bertze horrenbertze piloteoan, hiru pilota galduz.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.

Egin TTIPI-TTAPAren lagun