XXI. mendeko pilotaren klasikoa errepikatuko da abenduaren 14an Bilboko Bizkaia pilotaleku handian, lau terdiko txapelketaren finalean aurrez aurre izanen baitira berriz ere Aimar Olaizola goizuetarra eta Juan Martinez de Irujo. Gaurgero, pilotari profesionalak direnetik 38 aldiz aritu dira elkarren kontra (binaka, banaka nahiz lau terdian): Iberokoak 22 aldiz irabazi du eta goizuetarrak 16tan. Baina finaletan estadistika hori iraultzen da: 11 aldiz aritu dira finaletan bata bestearen kontra (3 binaka, 5 buruz burukoan eta 3 lau terdian) eta Aimarrek 6 irabazi ditu (buruz buruko hiru) eta lau terdiko hiruak eta Irujok 5 (binaka hiru eta buruz buru bi). Pronostiko garbirik gabeko finala izanen da oraingoan ere.