Eguberri karietara Eskuen lana elkarteak ikastaldi bat proposatzen du lore buketa eta koroak egiten ikasteko. Ikastaldia abenduaren 18an, ostegunarekin, eginen da Lur Berri gelan arratsaldeko 2etatik 6ak arte. Izena emaiteko 0620331754 zenbakira deitu behar da. 25 euroko parte hartzea galdetua da, materiala eta loreak hornituak dira.