Abenduaren 21 larunabatarekin, Idoki ekoizleek beren eguberriko merkatua eginen dute polikiroldegian, goizeko 10etatik arratsaldeko 6ak arte. Egun horretan eltzekari hoberenaren lehiaketa iraganen da. Bi pertsonako taldeek parte hartuko dute, izenak abenduaren 15a baino lehen eman behar dira 0559372397 zenbakira deituz edo mailez contact@idoki. org.
Parte hartzea urririk da, badira baldintza batzuk hala ere: barazkiek tokikoak, sasoinekoak eta kalitatezkoak (Idoki, bio) izan beharko dute, parte hartzaileek egunean berean merkatuan hautatutako produktu bat sartu beharko dute eltzekarian. Arratsaldeko 1etan ekoizle eta kontsumitzailez osatutako epaimahai batek sariak banatuko ditu, lehen saria apairu bat da 2 pertsonentzat Ortzaizeko “La ferme gourmande” jatetxean.