Saihesbidearen estrenan politikari andana bildu zen

Franck DOLOSOR 2014ko abenduaren 11

Hautetsi eta hautagai andana bilduzen Georges Labazée departamentuko Kontseilu Nagusiko presidentearen inguruan saihesbidearen estrena egunean. Franck DOLOSOR

2015eko departamenduko hauteskundeen aintzin-kanpainaren usaina sendi zen azaroaren 24ean Senpereko saihesbidearen estrena ofizialaren egunean. Hautetsi eta hautagai andana bildu zen Georges Labazée departamenduko Kontseilu Nagusiko presidentearen inguruan. Pierre Marie Nousbaum auzapezarekin opariak eskaini zizkien saihesbidetik pasa ziren lehen gidariei. Ahatik, behin betiko bide seinaleak (agian elebidunak) ez ditu oraindik plantan eza­rri kon­tseilu nagusiak. Bidea urriaren 27an ireki zuten alta. 7 milioi eta 400 mila euro gosta da bide berria eta departamenduak osoki hartu du bere gain. Egunero 18.000 ibilgailu pasa­tzen ziren Senpereko karrika nagusitik, hauetatik 600 kamioi.

 

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun