Hamahiru urteko mutiko bat jo eta zauritu du auto batek Amotzen

Franck DOLOSOR 2014ko abenduaren 11

Kolpearengatik zangarrean min hartu zuen eta Baionako ospitalerat eraman zuten

Bideetan segurtasun aski ote da? Gidariak aski erne ote dira? Galdera hauek datoz be­rriz ere abenduaren lehenean 17:50ean, 13 urteko mutiko bat jo eta zauritu baizuen auto batek Amotzen. Istripuaren momentuan bidea zeharkatzeko pasabidean zegoen mutikoa, kolpearengatik zanga­rrean min hartu zuen eta Baionako ospitalerat eraman zuten. Sara alderat joaten zen 20 urteko gidaria senperta­rra da. Jendarmeen ikerketaren arabera ez zen edana istripuaren momentuan. Tokia behar bezala argiztatua dela segurtatu dute segurtasun indarrek. Ondoko egunetan urtea beteko da gisa bereko istripua gertatu zela Helba­rrunen. Orduan 12 urteko mutikoa zendu zen.
 

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun