Bikaintasunaren Nafarroako Fundazioak EFQM ebaluazio sakona pasa ondoren, Bikaintasunarekiko konpromisoaren ziurtagiria eman die Nafarroako zenbait ikastetxeri. Tartean, eskualdeko hiru ikastetxek jaso zuten ziurtagiria azaroaren 27an Barañaingo Auditorium-ean: Elizondoko San Francisco Javier ikastetxe publikoak eta Lanbide Eskolak eta Lesakako Irain Eskola Publikoak.
Aipatutako aitorpena lortu ahal izateko ikastetxeek EFQM ereduaren arabera egindako diagnosia pasatu behar izan zuten eta ziurtagiri hau lortzeagatik, Nafarroako Gobernuko Hezkuntza Departamentuak konpromezuaren zigilua ere eman die.
Elizondoko ikastetxe publikoaren izenean, Isabel Ibarrola zuzendariak eta Ane Gaztelumendi idazkariak jaso zuten ziurtagiria eta Irain eskola publikoaren izenean, Lourdes Mazizior zuzendariak eta Edurne Aranburu irakasleak.