Jose Telletxea eta Bitor Albistur Labaindarrak Californiatik sorterrira itzuli dira. Jose egun batzuk igarotzera etorri da, Bitorrek aldiz, bi hilabete pasatu ditu. Joan den urtean ere elkarrekin tokatu ziren herrian. Aitzaki paregabea izan da herriko ostatuan afari ederra egiteko elkarte eta lagun artean. Afal ostea Anjel Estangak bere esku soinuarekin girotu zuen hainbat kantu joaz. Goizaldera bukatu zen besta. Ea datorren urtean aukera izaten den berriro elkartu ahal izateko!!!