Etxeberriatarren bilkura

Fernando ETXEBERRIA 2014ko abenduaren 11

Utzitako argazkia

Herriko hainbat familiek anaitasun bilkurak egiten dituzte urtean behin, elka­rren berri izateko eta harremanari eusteko. Horixe da Etxeberriatarren kasua, Hendaian bildu baitziren Cruz anai zaharrenaren (78 urte) eta honen emazte Ceciliaren etxean. Bazkari ederra izan zuten eta bazkalondoa ederragoa. Bederatzi anai-arrebetatik bi hil egin ziren, horietako bat jaio eta hilabete batzuetara. Bizirik dauden guztiak erretiratuak daude, bere garaian unibertsitateko irakasle, erizain, taxista, administrari, etxekoandre eta beste lanetan aritu ondotik. Gaur egun anai bakarra bizi da Ezkurran, hiru Iruñean, bat Donostian eta bi Hendaian.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun